miércoles, 5 de diciembre de 2012
GABONETAKO PARKETA IRTEERA
Urtean zehar egindako txangoen artean ez dago zalantzarik ikasleei ilusio handiena egiten diena gabonetako parkera egiten den irteera dela. Bertan, hainbat ekintzatan aktibo parte hartzeko aukera sortzen zaie eta bertako ia ekintza guztiak oso dibertigarriak suertatzen zaizkie gehienei. Horregatik, urtean behin, gabonak heldu aurretik, bertara joatea komenigarria da beraientzat bertan jolas dezaten, gauzak erosi ditzaten, jende berria ikus dezaten eta abar.
Hala ere, honetan izango duzue gabonetako parkearen inguruko informazio zehatzagoa.
DORAEMONEKIN DENBORA LANTZEN
Ziurrenik ez duzue haurrik ezagutuko Doraemon marrazki bizidunak
ezagutzen eta gustoko ez dituena. Horregatik, aukera hau aprobetxatu
genezake denboraren kontzeptua lantzen lagundu diezaiekelako haurrei
ondo pasatzearekin batera.
Abesti hau bi zatiz osatuta dago eta hau entzun nahi izatekotan orrialde honetan aurkitu dezakezu Doraemonen abestia
HASIERAKOA
Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon
Ilargiko leihoan Nobita eta Doraemon.
Zein pozik bizi diren amets batetik bestera
Bere lagun eta adiskidekin batera.
Katu kosmikoa magoa ere bada.
Bai! Egia da hori!
Pron pon pon, gora eta gora beti
Doraemon!
AMAIERAKOA
-
- Alai gabiltza denok
- Harantza ta honantza
- Lore tartean pozik
- Salto ta dantza
- Halaxe gabiltza bai
- Bilintzi-balantza
- LARALALALA LARALALALA
- Galdu gabe esperantza
- Gizon helduak, beti serio
- Umeak berriz noiznahi pio ta pio
- Eskuak eman elkarri maitasunez
- Eta bizi gaitezen umore onez!
- Ai amona, ai-ai aitona
- Hementxe gaituzue bromaz-broma!
- Bertan dugu Tokio, urruti Erroma
- Guztiontzat bakea ta zoriona
BUZTINA ETA PLASTILINA
Buztinarekin eta plastilinarekin jolasten haurrek oso ondo pasatzen dutenez, egokia izango litzateke jarduera hau burutzeko asteko egun jakin bat hartzea. Horrela, beraiek jakingo dute jolastu zuten azken alditik aste bateko epea pasatu dela.
Jarduera hau egitean haurrek zein figura egin libreki auketatzeko aukera izango dute eta gehien gustatzen zaien irudikatzen saiatuko dira (lore bat, etxea...). Jarduerari amaiera on bat emateko ume bakoitzak beste guztien aurrean azalduko du zer egin duen eta hau egotearen arrazoia.
Hemen azaltzen da nola jolastu buztinarekin.
martes, 4 de diciembre de 2012
URTEBETETZE EGUNA
Ume bakoitzak egun hau ospa dezan, gustoko duen janaria eramango du ikasgelara bere ikaskideekin batera jateko (gailetak, fruta, pastela...). Gainontzeko umeek bakoitzak marrazki bat egingo diote lagun honi eta andereñoak koroa jarriko dio buruan, pertsona oroak jakin dezan egun horretan urteak betetzen dituela ikasle horrek.
Urtebetetzea, urte bat pasatu denaren erreferentzia egiteko balioko dio umeari eta gutxinaka kontzeptu hau, urtea, bereganatzen joango da.
Abestu daitezkeen abestiak askotatikoak izango dira, hemen dituzue bi:
ZORIONAK
Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako.
Berriro ere iritsi zara zure urtebetetzera
aita-ama ta senideekin
zoriontsu zara
pozaz zoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera.
Pozaz zoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera.
Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako.
Gaur bexalaxe opa dizugu
urtetik urtera
osasun onarekin beteaz
jarraitzeko aurrera.
Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gara
maitasun loreak zuretzako ekartzera.
Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gara
maitasun loreak zuretzako ekartzera.
ZORIONAK ZURI
Zorionak Zuri abestia entzuteko egin klik hemen
INAUTERIAK
Urteko une hau ere oso garrantzia handikoa izaten da umeentzat eta guztiak pozten dira asko momentu hau hurbiltzen ari denean. Mozorratzea oso gustoko dutenez ideia osa izango litzateke Inauteriak heldu aurretik gelan mozorro bat prestatzea, guztiena berdina izango dena.
Hau egiteko oso material sinpleak erabiliko dira, plastikoak, margoak, tela zatiak eta abar. Hau egin aurretik egokia izango litzateke haurrei egingo den mozorroa gustoko duten edo ez galdetzea, gustoko ez izanez gero atsegin duten beste batengatik aldatzeko.
HEZKIDETZA HAUR HEZKUNTZAN
Haur Hezkuntza landu beharreko kontzeptu garrantzitsuenetariko bat hezkidetza izenekoa da. Kontzeptu hau lantzea guztiz beharrezkoa da geletan eta eguneroko bizitzan jarrera sexistak ager ez daitezen eta bai neskak eta bai mutilak modu berean heziak izan daitezen.
Kontzeptu hau, Haur Hezkuntzan lantzeaz gain, gainontzeko mailetan lantzea ere oso garrantzitsua da, ikasleek garapen arrakastasua lortzeko.
Orrialde honetan, hainbat material aurki dzaitezke hezkidetza lantzeko orduan baliagarriak izango direnak (ipuinak eta abar) hezkidetza lantzeko materiala
GABONAK
Gabonak, haurrek denboraren kontzeptua lan dezaten baliabide oso egokia dira, ume guztiek gogoratzen baitituzte oporraldi hauek familiarekin batera bizitako momentu oso zoriontsuak eta alaiak direlako.
Egun horietan bizitzako zoriontasunaz gain, ezinezkoa da hain haur txikiek Olentzero eta Mari Domingik ekarritako opariak irekitzean sentitzen dituzten emozio paregabe horiek. Horregatik, eskolan gai honen inguruko abestiak lantzea garrantszitsua izango da beraientzat urteko zein umetan dauden kokatzeko.
Abesti hauek gabon aurreko asteetan lantzea oso dibertigarria izaten da beraientzat, ilusioa pizten dielako eta oso eroso eta pozik sentitzen direlako era honetako jarduerak lantzean, denboraren kontzeptua lantzen daudela ia ohartu gabe.
Hau da landu beharreko abesti baten adibidea: "Horra Mari Domingi" izeneko kanta, hain zuzen ere.
Horra Mari Domingi
begira horri
gurekin nahi duela
Belena etorri.
Gurekin nahi baduzu
Belena etorri
atera beharko duzu
gona zahar hori.
HATOZ, HATOZ, ZURE BILA NENBILEN NI !
HATOZ, HATOZ ZURE BILA NENBILEN NI!
HATOZ GOAZEN TA GURTU DEZAGUN
BELENEN JAIO DEN HAURTXO EDER HORI
HAURTXO EDER HORI.
Hala ere, orrialde honetan Gabonen inguruko hainbat abesti dituzue eskuragarri gabonetako abestiak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)