viernes, 30 de noviembre de 2012

IPUINAK

Garrantzitsua!
Guztiok dakigunez, umeak aho zabalik geratzen dira askotan andereñoak edo gurasoak kontatutako ipuinak entzutean. Oso arreta handiz entzuten dituzte eta beraien jarduera gustokoenetarikoak direla argi dago.
Hau kontuan izanik, werb horri honetaz baliatu gaitezke umeek arreta mantendu eta eurek ondo pasatzea nahi dugun bakoitzean ipuinak

viernes, 16 de noviembre de 2012

DENBORAREN KONTZEPTUA

Denboraren kontzeptua, haurrentzat ikasteko gauza zailenetarikoa dela argi dago eta hau ikasteko prozesua oso luzea izaten da. Prozesu luze hau nola bideratu jakitzeko, Interneten aurkitu dudan orrialde hau oso lagungarriak dela deritzot eta zuekin elkarbanatzea gustatuko litzaidake denboraren kontzeptua haur hezkuntzan. Bertan, hizkuntza nola erabili, egunerokotasunean egiten diren jardueren inguruan nola hitz egin eta beste hainbat gauza aurkituko dituzue.

Gaztelanieraz egon arren, gauzak oso modu argian azaltzen dira eta oso eraginkorrak dira haurrek denboraren kontzeptua zertan datzan jakin dezaten.