miércoles, 5 de diciembre de 2012

!!!

ADI GUZTIOK SARRERA HAUEK IRAKURTZERAKOAN!

GABONETAKO PARKETA IRTEERA

Urtean zehar egindako txangoen artean ez dago zalantzarik ikasleei ilusio handiena egiten diena gabonetako parkera egiten den irteera dela. Bertan, hainbat ekintzatan aktibo parte hartzeko aukera sortzen zaie eta bertako ia ekintza guztiak oso dibertigarriak suertatzen zaizkie gehienei. Horregatik, urtean behin, gabonak heldu aurretik, bertara joatea komenigarria da beraientzat bertan jolas dezaten, gauzak erosi ditzaten, jende berria ikus dezaten eta abar.

Hala ere, honetan izango duzue gabonetako parkearen inguruko informazio zehatzagoa.



DORAEMONEKIN DENBORA LANTZEN

Ziurrenik ez duzue haurrik ezagutuko Doraemon marrazki bizidunak ezagutzen eta gustoko ez dituena. Horregatik, aukera hau aprobetxatu genezake denboraren kontzeptua lantzen lagundu diezaiekelako haurrei ondo pasatzearekin batera.

Abesti hau bi zatiz osatuta dago eta hau entzun nahi izatekotan orrialde honetan aurkitu dezakezu Doraemonen abestia

HASIERAKOA

                    Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon 
                    Ilargiko leihoan Nobita eta Doraemon. 
                   Zein pozik bizi diren amets batetik bestera 
                   Bere lagun eta adiskidekin batera. 
                   Katu kosmikoa magoa ere bada. 
                   Bai! Egia da hori! 
                   Pron pon pon, gora eta gora beti 
                   Doraemon!  

AMAIERAKOA


Alai gabiltza denok
Harantza ta honantza
Lore tartean pozik
Salto ta dantza
Halaxe gabiltza bai
Bilintzi-balantza
LARALALALA LARALALALA
Galdu gabe esperantza
Gizon helduak, beti serio
Umeak berriz noiznahi pio ta pio
Eskuak eman elkarri maitasunez
Eta bizi gaitezen umore onez!
Ai amona, ai-ai aitona
Hementxe gaituzue bromaz-broma!
Bertan dugu Tokio, urruti Erroma
Guztiontzat bakea ta zoriona



BUZTINA ETA PLASTILINA

Buztinarekin eta plastilinarekin jolasten haurrek oso ondo pasatzen dutenez, egokia izango litzateke jarduera hau burutzeko asteko egun jakin bat hartzea. Horrela, beraiek jakingo dute jolastu zuten azken alditik aste bateko epea pasatu dela. 

Jarduera hau egitean haurrek zein figura egin libreki auketatzeko aukera izango dute eta gehien gustatzen zaien irudikatzen saiatuko dira (lore bat, etxea...). Jarduerari amaiera on bat emateko ume bakoitzak beste guztien aurrean azalduko du zer egin duen eta hau egotearen arrazoia.

Hemen azaltzen da nola jolastu buztinarekin.



martes, 4 de diciembre de 2012

URTEBETETZE EGUNA

Ume bakoitzak egun hau ospa dezan, gustoko duen janaria eramango du ikasgelara bere ikaskideekin batera jateko (gailetak, fruta, pastela...). Gainontzeko umeek bakoitzak marrazki bat egingo diote lagun honi eta andereñoak koroa jarriko dio buruan, pertsona oroak jakin dezan egun horretan urteak betetzen dituela ikasle horrek.



Urtebetetzea, urte bat pasatu denaren erreferentzia egiteko balioko dio umeari eta gutxinaka kontzeptu hau, urtea, bereganatzen joango da.

Abestu daitezkeen abestiak askotatikoak izango dira, hemen dituzue bi:

ZORIONAK

Zorionak zure urtebetetzean
Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako.

Berriro ere iritsi zara zure urtebetetzera

aita-ama ta senideekin
zoriontsu zara
pozaz zoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera.

Pozaz zoratzen gatoz gu ere

gaur zure etxera
maitasun loreak zuretzako ekartzera.

Zorionak zure urtebetetzean

Zorionak, ta urte askotarako
Zorionak belarritik tiratzean
Zorionak ta musu bat zuretzako.

Gaur bexalaxe opa dizugu

urtetik urtera
osasun onarekin beteaz
jarraitzeko aurrera.
Berriro ere pozak zoratzen
etorriko gara
maitasun loreak zuretzako ekartzera.

Berriro ere pozak zoratzen

etorriko gara
maitasun loreak zuretzako ekartzera.


ZORIONAK ZURI

Zorionak Zuri abestia entzuteko egin klik hemen


 

INAUTERIAK

Urteko une hau ere oso garrantzia handikoa izaten da umeentzat eta guztiak pozten dira asko momentu hau hurbiltzen ari denean. Mozorratzea oso gustoko dutenez ideia osa izango litzateke Inauteriak heldu aurretik gelan mozorro bat prestatzea, guztiena berdina izango dena.

Hau egiteko oso material sinpleak erabiliko dira, plastikoak, margoak, tela zatiak eta abar. Hau egin aurretik egokia izango litzateke haurrei egingo den mozorroa gustoko duten edo ez galdetzea, gustoko ez izanez gero atsegin duten beste batengatik aldatzeko.

Mozorroen ideiak izateko egin klik hemen gainean http://www.disfrazbilbao.com/



HEZKIDETZA HAUR HEZKUNTZAN

Haur Hezkuntza landu beharreko kontzeptu garrantzitsuenetariko bat hezkidetza izenekoa da. Kontzeptu hau lantzea guztiz beharrezkoa da geletan eta eguneroko bizitzan jarrera sexistak ager ez daitezen eta bai neskak eta bai mutilak modu berean heziak izan daitezen.

Kontzeptu hau, Haur Hezkuntzan lantzeaz gain, gainontzeko mailetan lantzea ere oso garrantzitsua da, ikasleek garapen arrakastasua lortzeko.

Orrialde honetan, hainbat material aurki dzaitezke hezkidetza lantzeko orduan baliagarriak izango direnak (ipuinak eta abar) hezkidetza lantzeko materiala